XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Liburuak: Bordel bertsularia. Luzaideko kantak. Euskal Izendegia. Ekaitza. Euskaldunen seksubideak.

Idazlearekin hitzegin nahi baduzue, Urdiain herri politean bizi da, bertako erretore.

IPUIN ZAHAR.

Amak hil nau, aitak jan nau....

Bazen mutil koskor bat, txikitan amarik gabe gelditua.

Ez zuen, beraz, amarik ezagutu.

Ugazama bat ekarri zion gero aitak etxera; beretzat maitasunik gabeko bihotz idor bat.

Arreba txikia ekarri zioten gero bien artean; arreba erdia.

Ongi konpontzen ziren haurrak eta maite zuten elkar.

Elkarrekin bizitzeko itxaropen zuria ireki zen haurtxoen bihotzetan.

Eta haurren zorionak gorrotoz betetzen zuen amaren barne iluna.

Egun batez, basotik etortzean mutikoa, hil egin zuen amak, eta pertzean puskaka egosi.

Bila zebilen bere arreba, eta ez zion egirik aitortzen amak, baina anaiaren esku muturra ikusi zuen pertzean, uraren gainean.

Negarrez alde egin zuen gaixoak.

Aitaren bazkariarekin bialdu zuen amak alorrera.

Berak ez zuen ezer jan.

Aitak botatzen zituen hezurrak biltzen zituen saskira eta ez zuen txikienik ere galtzen.

Teilatuan zabaldu zituen denak, eta egunero joaten zen anaiaren hezurrekin egotera.

Negarrez urtzen zoan neskatilaren gorputza, eta maitasun garretan sutzen maitasuna.

Anaiaren hezurrak mamitzen ikusi zituen noizbait eta poztu egin zen.

Itxaropen haundi bat sortu zitzaion.

Egunetik egunera itxura hartzen joan zen mutikoa, eta goiz batez, argi sentian, teilatura igo aurretik, entzun zuen abesti bat etxe gainetik etortzen.

Amak hil nau, aitak jan nau, arreba pospolinak piztu nau.

(Punto y Horan idatzia).

Errepara ezazu ipuin honetako adberbio eta aditzlagunetan.

KAZETARITZA.

Zer iruditzen zaizu kazetaritza?.

Berriak jaso eta zabaldu jende guztiari.

Kazetari nahi duzu izan?.

Eginkizun bikaina... eta gure herriarentzat behar beharrezkoa.

Hizkuntza arin eta erraz erabili behar du nahitaez kazetariak.

Hitzetik hortzera....